Pribatutasun-politika honetan (“Pribatutasun Politika”), zure datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruzko informazio guztia ematen da, datuak babesteko araudi aplikagarria betez: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB) 2016/679, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, “DBEO”), eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (aurrerantzean, “DPBEDBLO”).

Horregatik, edozein datu pertsonal eman aurretik, Pribatutasun Politika hau arretaz irakurtzea gomendatzen dugu. Pribatutasun Politika honekin edo zure datuen tratamenduarekin zerikusia duen edozein zalantza helbide elektroniko honen bidez argitu dezakezu: mankomunitatea.arratia@bizkaia.org.

  1. Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

    Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Arratiako Udalen Mankomunitatea (“Mankomunitatea”) da. Helbidea, Elexalde kalea 49, 48140 Igorre, Bizkaia.

    Mankomunitateak Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, eta harekin jar zaitezke harremanetan zure datu pertsonalen tratamenduari edo babesari buruzko edozein kontsulta edo eskaera egiteko, goian adierazitako posta helbidearen edo mankomunitatea.arratia@bizkaia.org helbide elektronikoaren bidez.

  2. Zer datu biltzen eta tratatzen ditu Mankomunitateak?

    1. Zerbitzuaren diseinuari buruzko inkesta egitea

      Inkesta egiteari dagokionez, zure identifikazio-datuak (izen-abizenak), generoa, lan-egoera, jaiotze-data, harremanetarako datuak (helbidea eta posta elektronikoa edo/eta telefono-zenbakia) eskatuko dizkizugu. Halaber, boluntarioki jarri dezakezu zure generoa ,inkestan sartzen diren erantzunez gain garraiorako behar berezirik duzun eta ibilgailu propiorik duzun jakin gura dugu.

    2. Garraio-zerbitzuak ematea

      Garraio-zerbitzuari dagokionez, identifikazio-datuak (izen-abizenak) eta harremanetarako datuak (posta elektronikoa edo/eta telefono-zenbakia) eskatuko dira. Gainera, ibilbideei (jatorria, helmuga, datak eta orduak) eta erabilitako garraioei buruzko datuak eta informazioa ere tratatuko dira. Bestalde, zerbitzuak finantzatzen ez badira, ibilbideak erreserbatzeko egindako transakzio ekonomikoen datuak bilduko dira, baina ezin izango dira bankuko edo erabilitako zordunketa/kreditu txartelaren datuak eskuratu.

      Mugikortasun murriztua duen pertsona edo/eta mendekotasuna duen pertsona bat izateagatik,zerbitzua jasotzeko eskubidea duen erabiltzailea bada,osasun datu horiek tratatu eta ziurtagiria eskatuko zaio.

      Gainera, ibilbidea amaitzean, zerbitzuari eta gidariari buruzko zure balorazioa eta iritzia eskatuko zaizkizu.

      Erreserbarako “Celering” aplikazio mugikorra erabiliz gero, aplikazioaren erabilerari buruzko datuak ere bilduko dira (sarbidea, erabilera-maiztasuna, etab.), bai eta gailuaren ezaugarriak ere (sistema eragilea, ID devicea, modeloa, etab.).

  3. Zertarako tratatuko dira zure datu pertsonalak eta zein da horien legitimazio-oinarria?

    Tratamendu-jardueraren arabera, zure datu pertsonalak ondoren azaltzen diren helburuetarako erabiliko dira, legitimazio-oinarriarekin batera:

    1. Zerbitzuaren diseinuari buruzko inkesta egitea

      Gure inkestan parte hartzea onartu baduzu, informazioa biltzeko eta erabiltzaileek garraio-zerbitzuari dagokionez dituzten beharrak aztertzeko eta zerbitzuaren eragiketa guztiak diseinatzeko tratatuko dira zure datu pertsonalak.

      Modu berean, inkestaren amaieran laukitxoa markatuta onartzen baduzu, zure datuak zerbitzuaren konfigurazioan izandako berrikuntzen eta proiektuan izandako aurrerapenen berri emateko tratatuko dira, hala nola, erabiltzaile hautagarrien profila handitzea, ordutegiak, geldialdiak, etab.

      Inkesta telefono bidez egiten baduzu, aurrekoaz gain, jakinarazten dizugu deia grabatu ahal izango dela inkestan parte hartzeko baimena eta emandako gainerako baimenak eman dituzula egiaztatzeko.

      Tratamendu hori, inkestan borondatez parte hartzea eta erantzunak guri ematea erabakitzen duzun unean eman duzun baimenean oinarrituko da. Deiaren grabazioari dagokionez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak eta aplika dakiokeen beste araudi batzuek Mankomunitateari emandako herri-intereseko edo botere bidezko xedea betetzeko erabiliko da. Zerbitzuari buruzko berritasunak jakinarazteko datuen erabilera inkestaren amaieran laukia markatzean emandako berariazko baimenean oinarritzen da.

    2. Garraio-zerbitzuak ematea

      Zerbitzua hasitakoan, zure datu pertsonalak “Celering” garraio zerbitzua gauzatu ahal izateko tratatuko dira. Hau hartzen du barne:

      • Ibilbideen erreserbak eta, hala badagokio, horri lotutako zerbitzuaren ordainketa kudeatzea.
      • Zerbitzua emateko beharrezkoak diren kontabilitate-, zerga- eta administrazio-izapideak egitea.
      • Garraioa egiteko ibilgailu egokia esleitzea.
      • Garraioa adostutako egun eta orduetan egitea.
      • Ibilbidea amaitzean zerbitzuaren eta gidariaren gaineko gogobetetze-inkestak egitea. Inkesta horiek helburu estatistikoetarako tratatuko dira, hala nola bezeroarekiko arreta, jarduna eta zerbitzua ematea.
      • Zerbitzuaren erabilerari buruzko datuak biltzea, ibilbide bakoitza amaitzean inkestak eginez, eta estatistikak egitea, zerbitzuen prestazioa hobetzeko, zerbitzuak zabaltzeko edo murrizteko beharra baloratzeko edo beste zenbait aldaketa aplikatzeko.
      • Zerbitzuaren berritasunei, eguneratzeei eta bestelako komunikazio garrantzitsuei buruzko informazioa baliabide elektronikoen bidez bidaltzea, erabiltzaileak ekitaldiei, sustapenei, zerbitzuen hobekuntzei eta zerbitzuarekin lotutako beste edozein informazio interesgarriri buruzinformatuta egon daitezen.
      • Bitarteko elektronikoen bidez zerbitzuaren berritasunak, eguneraketak eta bestelako jakinarazpen garrantzitsuak igortzea, erabiltzaileei honako hauen berri emateko: ekitaldiak, promozioak, plataformaren hobekuntzak eta zerbitzuarekin lotutako beste edozein informazio interesgarri.
      • Erabiltzaileak zerbitzua eskuratzeko eskubidea duen ala ez erabakitzea.
      • Genero-ikuspegia aplikatuz zerbitzua ematea.

      Aurreko helburuak, Mankomunitatearen eta zure arteko garraio zerbitzua betetzeko kontratua gauzatzean oinarrituko dira, batez ere, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak eta aplika dakiokeen beste araudi batzuek Mankomunitateari emandako legezko betebeharrak edo/eta botere publikoak gauzatuz.

      Desgaitasun- edo mendekotasun-mailari lotutako osasun arloko datuen kasuan, datu horiek soilik tratatuko dira zerbitzua eman ahal izateko, eta dagokion formularioaren bidez eskatutako baimen esplizitua hartuko dugu oinarri. Datu horiek gabe, ezin izango litzateke zehaztu erabiltzaileak zerbitzu hori jasotzeko eskubidea duen ala ez, Mankomunitateak ematen duen zerbitzuaren testuinguruan, eta ezingo litzateke garraioa kasu zehatz horretara egokitu.

      Ibilbide bakoitza amaitzean inkesta egitea borondatezkoa izango da, eta, beraz, zerbitzuei buruzko iritzia emateko unean emandako baimenean oinarrituko da. Erantzun guztiak anonimizatuko dira, hau da, identifika zaitzakeen edozein datu ezabatu egingo da, informazioa soilik modu estatistikoan tratatuz.

  4. Zenbat denboraz gordeko da zure informazio pertsonala?

    Inkestari dagokionez, inkestaren emaitzak ateratzen eta eragiketaren diseinua egiten den bitartean tratatuko dira zure datuak.

    Garraio-zerbitzuari dagokionez, zure datu pertsonalak garraio-zerbitzuan alta emanda zauden bitartean tratatuko dira.

    Aurreko epeak amaituta, zure datuak legez ezartzen diren epeetan blokeatuko dira. Epe horietan Mankomunitateak erantzukizunak izan ditzake. Epe horiek amaitutakoan, zure datuak erabat ezabatu edo anonimizatu egingo dira.

    Inkesta telefonoz egin bada, datuak babestearekin lotutako ekintzak preskribatzeko DPBEDBLOan ezarritako legezko epeetan kontserbatuko da deiaren grabazioa.

  5. Norekin partekatu ahal izango da zure informazio pertsonala?

    Oro har, ez da aurreikusten zure datu pertsonalak hirugarrenei lagatzea, administrazio publikoei barne, legeak agintzen dituen lagapenak izan ezik.

    Alde horretatik, garraio-zerbitzua, erreserben kudeaketa barne, Celering Travel, S.L. enpresak kudeatuko du, eta enpresa horrek jardungo du tratamenduaz arduratuko den zerbitzuen hornitzaile gisa. Gainera, garraio-zerbitzua bete ahal izateko datu pertsonalak eskuratu behar dituzten zerbitzu osagarrien beste hornitzaile batzuk ere egon daitezke (ostatu informatikoa, operadoreak, etab.). Bai Celering Travel bai zerbitzuari lotutako gainerako hornitzaileak konfidentzialtasun-betebeharren mende daude, eta ezin izango dituzte datuak euren helburuetarako tratatu.

  6. Ba al dago zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik?

    Nazioarteko transferentzia gisa ulertzen da Espainiako lurraldetik Europako Esparru Ekonomikotik –EEE– kanpoko (Europar Batasuneko herrialdeak gehi Liechtenstein, Islandia eta Norvegia) herrialdeetan ezarritako hartzaileetara egiten den datu pertsonalen fluxua. Zerbitzu horretan, garraio-zerbitzua kudeatzeko erabiltzen diren zerbitzu osagarrien hornitzaileetako batzuk EEEtik kanpo egon daitezke, batez ere Estatu Batuetan, eta, beraz, datu pertsonalen nazioarteko transferentzia bat egongo litzateke. Hala ere, araudiaren arabera, transferentzia hori berme egokien mende dago: hornitzaileak Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak sinatu ditu, edo AEBko Datuen Pribatutasun Esparruaren mende ziurtatuta dago. (“Data Privacy Framework”).

  7. Zein eskubide balia ditzakezu interesdun gisa zure datu pertsonalei dagokienez?

    Honetarako eskubidea duzu:

    1. Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea. Hala ere, baimena kentzeak ez du eraginik izango erretiratu aurretik baimenean oinarrituta egin den tratamenduaren zilegitasunean.
    2. Zer datu tratatzen ari diren jakiteko eskubidea, hala badagokio, eta, hala bada, datuon kopia eskuratzeko edo lortzekoeta hauei buruzko informazioa lortzeko eskubidea: (i) datuen jatorria eta hartzaileak; (ii) zein helburutarako tratatzen diren; (iii) erabakiak hartzeko prozesu automatizaturik dagoen, profilak egitea barne; (iv) datuak atxikitzeko aldia; eta (v) araudian aurreikusitako eskubideak.
    3. Datu pertsonalak zuzentzeko edo osatzeko eskubidea, datu horiek osatu gabe daudenean.
    4. Zure datuak ezabatzeko eskubidea, dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helbururako edo, hala badagokio, Mankomunitateak ez badu datuak tratatzekobaimenik;
    5. Datu pertsonalen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, zure baimenean edo kontratu bat gauzatzean oinarritutako datuen tratamenduen kasuan, betiere prozesamendua bitarteko automatizatuen bidez egin bada. Eskubide hori erabiliz gero, zure datu pertsonalak erabilera komuneko eta edozein gailu elektronikok irakurtzeko modukoformatu egituratu batean jasoko dituzu. Hala ere,ahal denean, zure datuak beste erakunde baterazuzenean bidaltzeko ere eska dezakezu.
    6. Kasu hauetan tratamendua mugatzeko eskubidea: (i) zure datu pertsonalak zuzentzeko eskatu duzunean, datuak zehatzak direla egiaztatzen den aldian; (ii) Mankomunitateak zure datuak prozesatzeko baimenik ez duela uste duzu Kasu horretan, erabilera mugatzeko eska dezakezu, ezabatzeko eskatu beharrean; eta (iii) zure ustez jada ez denean beharrezkoa zure datuak tratatzen jarraitzea eta erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko gordetzea gura duzunean;
    7. Datuen tratamenduari aurka egiteko.

    Aurreko eskubideetako edozein erabili ahal izateko, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar da postaz (Elexalde kalea, 49, 48140 Igorre, Bizkaia) edo posta elektronikoz (mankomunitatea.arratia@bizkaia.org), edo izapide elektronikoa hasi Mankomunitatearen egoitza elektronikoan horretarako dagoen esteka honen bidez: https://www.arratia.net/eu-ES/Izapideak/Orriak/default.aspx

    Jakinarazpen horretan, zure burua identifikatu beharko duzu, bai eta baliatu nahi duzun eskubidea adierazi ere.

    Edozein eskubide-eskaera ahalik eta azkarren ebatziko da, eta, beti ere, legeriak ezarritako gehieneko epearen barruan. Kasu batzuetan, nortasuna egiaztatu behar baduzu, zure nortasun-agiriaren kopia bat edo beste identifikazio-agiri bat bidali beharko duzu.

    Zure datu pertsonalak ez direla behar bezala tratatu uste baduzu, erreklamazio bat egin dezakezu Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean:

    • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa:
    • Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua
    • 01008 Vitoria-Gasteiz
    • Tel. + (34) 945 016 230- Faxa + (34) 945 016 231
    • e-Maila: avpd@avpd.eus