Lotura unibertsitateekin

Arratian bizi diren ikasle gazteek zailtasunak dituzte ohiko garraio publikoaren bidez hurbilen dituzten unibertsitateetara heltzeko, eta, beraz, ikastegira joateko autoa hartu behar izaten dute.

Hori dela eta, Arratiako Mankomunitateak hiru zerbitzu ezarri ditu unibertsitateko ikasleentzat: alde batetik, Unibertsitateko Taxia izeneko taxi-ibilbidea, Arratiako herriguneen eta Lemoaren, Bilboren edo Leioako Campusaren arteko joan-etorriak egiteko; bestetik, eskariaren araberako Hurbileko Taxia, auzo periferikoen eta Unibertsitateko Taxiaren geralekua dagoen herriguneen arteko joan-etorriak egiteko; eta, azkenik, Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia zerbitzu konbinatua.

Unibertsitateko Taxia

Unibertsitateko Taxi zerbitzua taxi-linea birtuala da, unibertsitateko ikasleek euren etxeen eta campusen artean egin ohi dituzten joan-etorrietarako. Zazpi geraleku ditu, udalerri hauen erdigunean: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Bedia eta Lemoa. Azken hori da garrantzitsuena, Bilbora iristen den garraio publikoarekin (Euskotren eta Bizkaibus) duen lotura dela-eta.

Arratiatik kanpo bi geraleku daude, bat Bilbon (Deustu), eta bestea Leioako Unibertsitate Campusean. Azken hori da ibilbidearen azken geralekua.

  • Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera (eskola-egunetan):

    Joanekoak:
    Zeanuri 6:45 Bilbo 7:30 Leioa 7:45
    Zeanuri 7:30 Bilbo 8:15 Leioa 8:30
    Zeanuri 12:30 Bilbo 13:15 Leioa 13:30
    Zeanuri 13:45 Bilbo 14:30 Leioa 14:45

    Bueltakoak:
    Leioa 13:45 Bilbo 14:00 Zeanuri 14:45
    Leioa 15:15 Bilbo 16:15 Zeanuri 16:15
    Leioa 18:45 Bilbo 19:00 Zeanuri 19:45

    Eskola-egunetan, EHUko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko unibertsitate-egutegiaren arabera, zerbitzua Mankomunitateko udalerrietako lanegunetan. Udalerri horietako tokiko jaiegunetan, zerbitzua eskuragarri egongo da.

  • Tarifak

    Bidaia bakoitzak euro 1 balioko du (BEZa barne), Mankomunitatetik kanpo dauden udalerrietarako bidaietan izan ezik, Bilbora eta Leioako Campusera, adibidez, bidaia bakoitzak 1,5 € balioko duelako (BEZa barne).

Hurbileko Taxia

Unibertsitateko ikasleentzako Hurbileko Taxi zerbitzuak, gazteek etxetik campusera egin ohi dituzten joan-etorrietarako Unibertsitateko Taxiaren zerbitzua osatzen du, beren etxeetatik Unibertsitateko Taxiaren ibilbideari dagokion geralekuraino “hurbileko” joan-etorria eskainiz.

  • Ordutegia

    Ordutegia, Unibertsitateko Taxia geralekura heldu aurretik ikasleak bertara iristen direla bermatzeko beharrezkoa dena izango da.

    Zerbitzua erabilgarri egongo da eskola-egunetan, EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen egutegiaren arabera, baita Mankomunitateko herrietako jaiegunetan ere.

  • Tarifak

    Bidaia bakoitzak euro 1 balioko du (BEZa barne).

Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia

Zerbitzu konbinatua herrigunetik kanpoko auzo batean bizi diren eta Lemoako Bizkaibus edo Euskotren zerbitzura, edo Bilbora edo Leioako Campusera, Unibertsitateko Taxiaren bidez heldu gura duten ikasleei dago zuzenduta.

Lehenengo, Hurbileko Taxiak etxetik gertu dagoen puntu batean hartuko ditu, eta BideON ARRATIAN-ko Unibertsitateko Taxiaren zerbitzuko geraleku batera eramango ditu.

Ondoren, Unibertsitateko Taxiak hurrengo leku hauetako batera hurbilduko ditu: Lemoara, Bizkaibuseko edo Euskotreneko geltokira, Bilbora, edo Leioara, EHUko Campusera, hain zuzen ere.

Zerbitzu honetako bidaiak banaka erreserbatu behar dira, hau da, Hurbileko Taxirako erreserba bat eta Unibertsitateko Taxirako erreserba bat, baina konbinazioaren kostua zenbateko handieneko bidaiarena izango da.

Ibilbideak

Unibertsitateko Taxia

Zerbitzu horrek aurretik zehaztutako 9 geralekuko ibilbidea du, horietako bi Arratiatik kanpo:

Joaneko ibilbidea: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Lemoa, Bedia, Bilbo eta Leioa.

Bueltako ibilbidea: Leioa, Bilbo, Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuri.

 

Hurbileko Taxia

Gertuko zerbitzu horrek unibertsitateko ikasleak etxetik gertu hartuko ditu, eta euren udalerriari dagokion Unibertsitateko Taxiaren geralekura eramango ditu.

 

Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia

Garraio konbinatuko zerbitzu horrek Unibertsitateko Taxia eta Hurbileko Taxia zerbitzuetan deskribatutako geralekuak ditu.

Hauek dira Unibertsitateko Taxiak udalerri bakoitzerako aurretik zehaztuta dituen geralekuak:

  • Arantzazu Arantzazuko Udala.
  • Areatza Areatzako Udala edo Arantzazuko Udala.
  • Artea Arteako Udala edo Arantzazuko Udala.
  • Bedia Bedia (Elexalde 2640 autobus-geltokia).
  • Dima Igorre (Elexalde 3226 autobus-geltokia).
  • Igorre Igorre (Elexalde 3226 autobus-geltokia).
  • Lemoa Lemoa (Euskotreneko geltokia).
  • Ubide Zeanuri (San Isidro 5).
  • Zeanuri Zeanuri (San Isidro 5).
  • Leioa EHU Leioa (Laboa plaza).
  • Bilbo Deusto (San Pio X plazako biribilgunea).

Hauek dira Hurbileko Taxiaren ibilbideak udalerri bakoitzerako:

  • Arantzazu (auzo periferikoak) Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Areatza Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Artea Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Bedia (auzo periferikoak) Bedia erdialdea (eta alderantziz).
  • Dima Igorre erdialdea (eta alderantziz).
  • Igorre (auzo periferikoak) Igorre erdialdea (eta alderantziz).
  • Lemoa (auzo periferikoak) Lemoa erdialdea (eta alderantziz).
  • Ubide Zeanuri erdialdea (eta alderantziz).
  • Zeanuri (auzo periferikoak) Zeanuri erdialdea (eta alderantziz).

Udalerrietako gune sakabanatuetako geralekuak Aplikazioan, telefonoz, posta elektronikoz edo herritarren arretarako bideON ARRATIAN bulegoan kontsultatu ahal izango dira.