
Lotura herriguneekin
Badakigu Arratiako bizilagunentzat batzuetan zaila izaten dela ohiko garraio publikoaren bidez funtsezko zerbitzuetara heltzea, eta, beraz, euren beharrizanetako batzuk betetzeko autoa hartu behar izaten dute.
Hori dela eta, Arratiako Mankomunitateak taxi zerbitzua ezarri du bailaran, hau da, garraio publikoaren edo auto partikularraren osagarria izango den garraiobidea, 65 urtetik gorakoei udaletxera, osasun-zentrora, farmaziara, bankura, kutxazain automatikora, saltokira eta abarretara modu ekonomikoan, jasangarrian eta seguruan joateko aukera emateko.
Zerbitzu hau Arratiako Mankomunitatea osatzen duten udalerrien artean dago erabilgarri, eta etxetik -edo egoitzatik, bertan bizi badira-, 9 udalerrietako edozein herrigunetara ibilbide partekatuak egiteko aukera ematen du (eta buelta).
Modu berean, zerbitzuan hiru jomuga berezi sartzen dira: bat Galdakao-Usansoloko Ospitalea, beste bat Galdakaoko Anbulatorioa eta bestea Dima inguruan dagoen adinekoentzako Arratiako Egoitza.
Zerbitzuaren erabilgarritasuna


Ibilbideak
Arratiako Mankomunitatea osatzen duten 9 udalerrietarako, 2 konexio-mota egin ahal izango dira:
Lotura herriguneekin:
- Leku pertsonalizatu batean gelditzeko eskatu ahal izango da, 9 udalerrietako edozein herrigunean aldez aurretik zehaztutako geraleku batera joan ahal izateko, eta alderantziz.
Galdakao-Usansolo Ospitalearekin, Galdakaoko anbulatorioarekin edo Arratiako Egoitzarekin lotura:
- Leku pertsonalizatu batean gelditzeko eskatu ahal izango da, Galdakao-Usansolo Ospitaleko, Galdakaoko Anbulatorioko edo Arratiako Egoitzako aldez aurretik zehaztutako geralekura joan ahal izateko eta alderantziz.
Aurretik zehaztutako geralekuak, herrigune bakoitzean
