Zertan datza zerbitzua?

bideON ARRATIAN eskariaren araberako garraio-zerbitzua da, eta Arratialdeko 65 urtetik gorakoen, unibertsitateko ikasleen, desgaitasuna duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen hiriguneetarako joan-etorriak errazten ditu.

Zerbitzuak erraztasunak emango dizkie Arratiako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean bizi diren adinekoei, unibertsitateko ikasleei, desgaitasuna duten pertsonei eta mendekotasuna duten pertsonei, oinarrizko zerbitzuetara eta unibertsitateetara joateko, azkar, merke eta seguru, eta autoa hartu behar barik. Horrek ingurumen-eragina murrizten ere lagunduko du.

Norberaren ibilgailua ordeztuko duen eta ohiko garraio publikoaren osagarri izango den zerbitzu horrek aurrez finkatutako geralekuak (abiapuntu eta helmuga finkoekin) ditu, baina baita abiapuntu pertsonalizatuko eskariaren araberako garraio-zerbitzua ere.

Zerbitzuak

Gertuko lotura herriguneekin

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta mendekotasuna dutenak: bideON ARRATIAN zerbitzuak Arratiako udalerrietako herriguneetara hurbiltzen ditu, funtsezko zerbitzuetara joateko, adibidez bankura, medikuarengana, farmaziara, supermerkatura, udaletxera, etab., baita Galdakaoko ospitalera eta Galdakaoko anbulatoriora ere.

Ikusi zerbitzuak

Lotura unibertsitateekin

Unibertsitateko ikasleak: bideON ARRATIAN zerbitzuak Leioako campusera hurbiltzen ditu, baita Bilbo eta Lemoa udalerrietara ere, unibertsitatera edo garraio publikoko linea nagusien geltokietara joateko.

Ikusi unibertsitateko zerbitzuak

Eskariaren araberak
zerbitzu berriaren abantailak

Irisgarritasuna

Bilketa-guneak zure etxera hurbiltzen ditugu, ibilgailua zure beharretara egokituz.

Emisioen murrizketa

Ibilbidea beste auzokide batzuekin partekatzean CO2 emisioak murriztuko ditugu.

Agur auto pribatuari

Ez duzu autoa hartu, edo herrira, unibertsitatera edo autobus edo tren geltokira eraman zaitzatela eskatu beharko.

Bidaia pertsonalizatuak eta partekatuak

Zure bidaia erreserbatu ahal izango duzu, gura duzunean eta gura duzun moduan, modu errazenean, eta zure iritsiera atzeratu barik beste pertsona batzuek bat egin ahal izango dute ibilbidearekin.

Deskargatu bideON aplikazioa

BideON ARRATIAN eskariaren araberako garraio-zerbitzuak BideON aplikazioa du. Besteak beste, zerbitzuan alta ematea, ibilbideak eskatzea, diru-zorroa kargatzea eta bidaiak bertan behera uztea errazten du.

BideON aplikazioa Play Store-tik edo App Store-tik (Android eta iOS) deskarga dezakezu doan: