Lotura unibertsitateekin

Unibertsitateko ikasle batek bere ikastegira joan behar duenean, eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzuaren barruan eskaintzen diren Unibertsitateko Taxia zerbitzua eta Hurbileko Taxia eska ditzake.

Egoera horretan egonda aldez aurretik bideON ARRATIAN zerbitzuan alta emanda dagoen pertsonak Hurbileko Taxia eska dezake, etxean jaso eta Unibertsitateko Taxi zerbitzuaren ibilbidearen geralekura eramateko, bai eta Unibertsitateko Taxi zerbitzua zuzenean eskatu edo bi zerbitzuak eskatu ere (Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia).

Eskualdean dauden garraio erregularreko lineekiko interkonexio-puntuetara heltzeko ibilbide bat eskatu ahal izango du, unibertsitateko campusetara iritsi ahal izateko. Hau da, Lemoako Euskotrenen geltokiraino, Unibertsitateko Taxiaren ibilbidearen geralekuetaraino eta hainbat herrigunetan dauden Bizkaibuseko lineen geralekuetaraino, Bilboraino iristeko. Baita bueltako ibilbideak ere.

Bestalde, bidaia beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango da, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Zelan funtzionatzen du zerbitzuak

  • 1
    Ibilbidea app, bulego edo telefono bidez erreserbatuko da

  • 2
    Gidariak eskaria jaso eta bilketa programatuko du

  • 3
    Gertuen dagoen geraleku birtualean jasoko da bidaiaria, dagoen lekutik minutu batzuetara

Zelan erreserbatu bidaia bat

Eskariaren araberako BideON ARRATIAN garraio-zerbitzuak aukera ematen du bidaiak Igorreko Herritarentzako Arreta Bulegoan, aurrez aurre, telefonoz (94 471 46 24), eta bideON aplikazioaren bidez erreserbatzeko.

Aplikazioaren kasuan, beharrezkoa da bideON aplikazioa doan deskargatzea Play Store-tik edo App Store-tik (Android eta iOS):

Zelan egin erreserbak Bezeroaren Arretarako Bulegoaren bidez

Unibertsitateko ikaslea:

  1. Bulegora bertaratu edo telefonoz deituko du.
  2. Irteerako eta helmugako helbidea emango ditu.
  3. Eguna eta ordua emango ditu.
  4. Bulegoko pertsonarekin komeni zaion ibilbidea aukeratuko du.
  5. Erreserbarako ordainketa-datuak emango ditu.
  6. Erreserbaren berrespena jasoko du.
  7. Erreserbaren baieztapena duen lehen SMS mezua jasoko du.
  8. Bidaia baino 20 minutu lehenago gogorarazteko bigarren SMS mezua jasoko du.
  9. Bidaia baino 10 minutu lehenago gogorarazteko hirugarren SMS mezua jasoko du.

Zelan egin erreserbak bideON aplikazioaren bidez

Unibertsitateko ikasleak, bideON aplikazioa bere telefonoan duenean:

  1. Aplikazioan saioa hasiko du.
  2. Irteerako eta helmugako helbidea emango du: ‘Nora goaz?’ edo ‘Bidaia berria’ ataletan.
  3. Eguna eta ordua aukeratuko ditu.
  4. Bidaiari kopurua aukeratuko du.
  5. Zerbitzua aukeratuko du: Taxi Partekatua edo Unibertsitateko Busa.
  6. Ibilbide egokiena aukeratuko du.
  7. Erreserbarako ordainketa-metodoa hautatuko du.
  8. Ordainketa egingo du.
  9. Erreserbaren berrespena jasoko du.
  10. Bidaia baino 30 minutu lehenago gogorarazteko lehen SMS mezua jasoko du.
  11. Bidaia baino 20 minutu lehenago gogorarazteko bigarren SMS mezua jasoko du.
  12. Bidaia baino 10 minutu lehenago gogorarazteko hirugarren SMS mezua jasoko du.

Aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu:

Aplikazioa erabiltzeko gida

Zerbitzuaren erabilgarritasuna unibertsitateko ikasleentzat

Astelehenetik ostiralera (eskola-egunetan)

Unibertsitateko Taxiaren ordutegiak:
Joanekoak:
Zeanuri 6:45 - Bilbo 7:30 - Leioa 7:45
Zeanuri 7:30 - Bilbo 8:15 - Leioa 8:30
Zeanuri 12:30 - Bilbo 13:15 - Leioa 13:30
Zeanuri 13:45 - Bilbo 14:30 - Leioa 14:45

Bueltakoak:
Leioa 13:45 - Bilbo 14:00 - Zeanuri 14:45
Leioa 15:15 - Bilbo 15:30 - Zeanuri 16:15
Leioa 18:45 - Bilbo 19:00 - Zeanuri 19:45

Hurbileko Taxiaren ordutegiak:

Ordutegia, Unibertsitateko Taxia geralekura heldu aurretik ikasleak bertara iristen direla bermatzeko beharrezkoa dena izango da.

Ibilbideak erreserbatzeko ordutegia

Astelehenetik ostiralera (eskola-egunetan):
Bulegoan: 8:00etatik 14:30era.
Telefonoz: 8:00etatik 14:30era.
Aplikazioan: ordutegi-tarterik barik.

Ibilbide konbinatuen erreserban (Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia), ibilbide bakoitzeko erreserba egin beharko da.
Lehenengo, Unibertsitateko Taxirako erreserbatu behar da bidaia, eta ondoren Hurbileko Taxirako.

Ordainketa metodoa

Diru-zorro birtuala. BideON aplikazioan (txartelarekin) eta Igorreko herritarren arretarako bulegoan (txartelarekin edo eskudiruarekin) kargatu ahal izango da.

*Ordainketa erreserba-prozesuan egingo da, ez zuzenean gidariarekin.

Tarifak

Ibilbideak Arratia barruan: euro 1/bidaia.
Ibilbideak Arratia kanpora: (Bilbo eta Leioako Campusa): 1,5 euro/bidaia.
Ibilbide konbinatuetan (Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia), prezioa euro 1/ konbinazioa izango da, ibilbideetako bat Arratiatik kanpo denean izan ezik. Kasu horretan, 1,5 €-koa izango da (tarte garestienaren prezioa).

Aurrerapena

Erreserba 24 ordu lehenago egin behar da.

Aukera gehiago

  • Mugikortasun murriztua

    Zerbitzuak Atez Ate aukera du mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.