Badakigu autorik barik mugitzea erronka handia dela
Hori dela eta, garraio-zerbitzu honi esker Arratiako 65 urtetik gorakoek eta ikasleek erraztasun gehiago dituzte herriguneetara mugitzeko. Ibilgailu batek etxetik gertu jaso eta hainbat interesgunetara hurbiltzen ditu.
Era berean, zerbitzua ematen zaie desgaitasunaren kalifikazio ofiziala edo mendekotasun-balorazioa duten pertsona guztiei, baldin eta mugikortasun-desgaitasun larriak badituzte eta horrek garraio-sare normalizatua erabiltzea eragozten badie, adin-mugarik gabe.