Zelan erregistratu zerbitzuan
Baldintzak betetzen dituzten pertsonak 94 471 46 24 telefono-zenbakiaren edo bideON aplikazioaren bidez erregistra daitezke, edo Igorreko aurrez aurreko arretarako bulegora joanda, euren datu pertsonalak emanez: izen osoa, NANa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
Erregistroa osatzeko, NANaren argazki bat eman beharko da, bi aldeetatik. Ikasleen kasuan, NANaz gain, ikastegiko matrikularen kopia bat aurkeztu beharko da (edo unibertsitateko txartela unibertsitateko ikasleen kasuan), eta ikasle adingabeek, berriz, aitak/amak/tutoreak sinatutako baimena aurkeztu beharko dute bulegoan.
Bestalde, Foru Aldundiaren Balorazio Zentroak desgaitasuna duten pertsonen kasuan ematen duen ziurtagiriaren kopia bat entregatu beharko da, eta mendetasuna duten pertsonen kasuan, mendetasunaren balorazioaren kopia bat.
Dokumentazio hori bi bide hauetakoren batetik aurkeztu beharko da:
Emailez: info@bideonarratian.eus
Igorreko aurrez aurreko bulegoan: C/ Lehendakari Agirre 11, bajo 48140 Igorre (Bizkaia).
App-aren kasuan, beharrezkoa da bideON aplikazioa doan deskargatzea Play Store-tik edo App Store-tik (Android eta iOS):
Zerbitzuan alta ematea
Behin datuak baieztatuta, eskatzailea bidaiak erreserbatzen hasi ahal izango dira.
Datuak egiaztatzeko epea 48 ordukoa izan daiteke gehienez, eta mezu elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio eskatzaileari.