Gertuko lotura herriguneekin

Arratiako Udal Mankomunitateko desgaitasuna duen pertsona batek edo edo mendekotasuna duen pertsona batek udaletxera, osasun-zentrora, farmaziara, bankura, kutxazain automatikora edo saltokiren batera joan behar badu, hau da, Arratiako udalerriren bateko herrigunean dagoen funtsezko zerbitzu batera, bideON ARRATIAN eskariaren araberako garraio-zerbitzua eskatu ahal izango du.

Egoera horretan egonda aurretik bideON ARRATIAN zerbitzuan alta emanda dagoen pertsonak bere etxean jaso eta herrigunera eramango duen garraioa eskatu ahal izango du, bai eta etxera itzultzeko ibilbidea ere.

Bere udalerriko herrigunera, Lemoako erdigunera, Igorreko erdigunera, Galdakaoko ospitalera, Galdakaoko anbulatoriora edo Diman dagoen Arratiako Egoitzara ibilbidea eskatu ahal izango du, bai eta bueltako ibilbidea ere.

Bestalde, bidaia, inguruan bizi diren beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango da, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Zelan funtzionatzen du zerbitzuak

  • 1
    Ibilbidea app, bulego edo telefono bidez erreserbatuko da

  • 2
    Gidariak eskaria jaso eta bilketa programatuko du

  • 3
    Gertuen dagoen geraleku birtualean jasoko da bidaiaria, dagoen lekutik minutu batzuetara

Zelan erreserbatu bidaia bat

Eskariaren araberako BideON ARRATIAN garraio-zerbitzuak aukera ematen du bidaiak erreserbatzeko Igorreko Herritarren Arreta Bulegoan, aurrez aurre eta telefonoz (94 471 46 24), bai eta bideON aplikazioaren bidez ere.

App-aren kasuan, beharrezkoa da bideON aplikazioa doan deskargatzea Play Store-tik edo App Store-tik (Android eta iOS):

Zelan egin erreserbak Bezeroaren Arretarako Bulegoaren bidez

Desgaitasuna duen pertsona edo mendekotasuna duen pertsona:

  1. Bulegora bertaratu edo telefonoz deituko du.
  2. Irteerako eta helmugako helbidea emango ditu.
  3. Eguna eta ordua emango ditu.
  4. Bulegoko pertsonarekin komeni zaion ibilbidea aukeratuko du.
  5. Erreserbarako ordainketa-datuak emango ditu.
  6. Erreserbaren berrespena jasoko du.
  7. Erreserbaren baieztapena duen lehen SMS mezua jasoko du.
  8. Bidaia baino 20 minutu lehenago gogorarazteko bigarren SMS mezua jasoko du.
  9. Bidaia baino 10 minutu lehenago gogorarazteko hirugarren SMS mezua jasoko du.

Zelan egin erreserbak bideON aplikazioaren bidez

Desgaitasuna duen pertsonak edo mendekotasuna duen pertsonak, bideON aplikazioa telefonoan duenean:

  1. Aplikazioan saioa hasiko du.
  2. Irteerako eta helmugako helbidea emango du: ‘Nora goaz?’ edo ‘Bidaia berria’ ataletan.
  3. Eguna eta ordua aukeratuko ditu.
  4. Bidaiari kopurua aukeratuko du.
  5. 65 urtetik gorako bidaia-zerbitzua hautatuko du.
  6. Ibilbide egokiena aukeratuko du.
  7. Ordainketa-metodoa hautatuko du.
  8. Ordainketa egingo du.
  9. Erreserbaren berrespena jasoko du.
  10. Bidaia baino 30 minutu lehenago gogorarazteko lehen SMS mezua jasoko du.
  11. Bidaia baino 20 minutu lehenago gogorarazteko bigarren SMS mezua jasoko du.
  12. Bidaia baino 10 minutu lehenago gogorarazteko hirugarren SMS mezua jasoko du.

Aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu:

Aplikazioa erabiltzeko gida

Bidaia-zerbitzuaren erabilgarritasuna desgaitasuna dutenentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.

Tarifak

Ibilbideak Arratia barruan: euro 1/bidaia.
Ibilbideak Arratia kanpora (Galdakao): 1,5 euro/bidaia.

Aurrerapena

Erreserba 24 ordu lehenago egin behar da.

Ordaintzeko modua

Diru-zorro birtuala. Igorreko herritarren arretarako bulegoan (txartelarekin edo eskudiruarekin) eta bideON aplikazioan (txartelarekin) kargatu ahal izango da.

*Ordainketa erreserba-prozesuan egingo da, ez zuzenean gidariarekin.

Ibilbideak erreserbatzeko ordutegia

Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
Bulegoan eta telefonoz: 8:00etatik 15:00etara.
Aplikazioan: ordutegi-tarterik barik.

Aukera gehiago

  • Lagun egitea

    Behar duten pertsonei pertsona batek laguntzeko aukera ematen du zerbitzuak. Kontuan hartu beharko da tarifa bikoitza aplikatuko dela ibilbideagatik (bidaia bat pertsona bakoitzeko).

  • Mugikortasun murriztua

    Zerbitzuak ibilgailu egokituak ditu, bai eta Atez Ate aukera ere mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.