Eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, jarduerari ekingo dio berriro ikasturtearen hasierarekin bat etorriz
- BideON ARRATIAN garraio jasangarriko proiektu pilotu berritzailea zabaldu egingo da LHko goi mailako heziketa-zikloetako eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako (HHI) ikasleentzat, eta Zornotzako eta Lemoako garraio publikora hurbilduko ditu.
- Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Arratiako Udalen Mankomunitatearen BideON ARRATIAN ekimenak, halaber, Zornotzako Bizkaibusen geralekura eta Lemoako Euskotrenen geltokira eramango ditu unibertsitateko ikasleak.
- BideON ARRATIANek batez ere landa inguruneak osatzen duen eta erdigunetik urrun, sakabanatuta bizi diren biztanle asko dituen gunea funtsezko zerbitzuei eta konektibitate-zentroei lotutako eskualde bihurtzea bultzatu du.
Igorren, 2024ko irailares 6an. Eskaiaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, ikasleei zuzendutako jarduerari berrekin dio 2024-2025 ikasturtearen hasierarekin bat etorriz. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimenak bederatzi udalerrietako– Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri – goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleak eskualdetik Lemoara eta Zornotzara eramango ditu aurrerantzean, bertan garraio publikoarekin lotzeko.
Ikasturte honen hasierako berrikuntza gisa, zerbitzua ibilbide bera erabiliko duten Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko (HHI) ikasgeletako ikasleei ere emango zaie.
Zerbitzuak etxeko atetik Lemoara eta Zornotzara hurbiltzeko aukera ematen die eskualdean erroldatuta dauden unibertsitateko ikasleei. Bertan, ikasketak egiten ari diren zentrora eramango dituen garraio publikoa har dezakete.
Jardueraren lehen bost hilabeteetan bideON ARRATIAN ekimenak 2.000 bidaia egin ditu aurtengo otsaila eta ekaina bitartean. Horietatik 1.350 (% 67,5) 65 urtetik gorakoei dagozkie, 625 (% 31) unibertsitateko ikasleei eta 25 (% 31) desgaitasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonei.
Bidaien % 31ren jatorria Igorre izan da, % 17 Galdakao-Usansoloko ospitalea, % 12 Dima, % 10 Zeanuri, % 6 Artea, eta gainerakoak Lemoa, Areatza, Arantzazu eta Galdakaoko anbulatorioa.
Bidaia horien helmugei dagokienez, gehien eskatu den lekua bidaien % 26 jaso duen Igorre izan da, eta ondoren Galdakao-Usansolo Ospitalea, bidaien % 22arekin, EHU Unibertsitatea, Leioan, % 12arekin, eta Bilboko unibertsitate-campusak, % 9arekin. Gainerako helmugak Dima, Zeanuri, Artea, Areatza, Bedia eta Arantzazu izan dira.
Azpimarratu behar da erabiltzaileek modu bikainean baloratu dutela zerbitzua: 5 puntutik 4,9 puntu eman dizkiote zerbitzuari, 5 puntu erabiltzaileari emandako arretari, 4,8 puntu gidariari eta 4,9 puntu erabilitako ibilgailuari.
Fase pilotuan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimenak eskualdeko bederatzi udalerrietako batean –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– erroldatutako 65 urtetik gorakoei eskaintzen die zerbitzua. Adin tarte horretan, zerbitzuak etxeko atetik herriguneetara eramaten ditu erabiltzaileak, era guztietako kudeaketak egiteko udaletxeetan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan. Galdakao-Usansoloko Ospitalera, Galdakaoko anbulatoriora edo Arratiako Egoitzara hurbiltzen dituen garraio-zerbitzua ere prestatu da kolektibo horrentzat.
Zerbitzua, halaber, desgaitasun fisikoa, psikikoa, intelektuala edo sentsoriala edo mendetasunen bat duten pertsonei ere eskaintzen zaie.
Proiektuak duen helburu sozialarekin bat etorriz, zerbitzua euro bateko prezioan ematen da Arratia barruko joan-etorrietarako, eta 1,50 euroko prezioan helmuga eskualdeko muga geografikoetatik kanpo dagoenean.
Arratialdea bederatzi udalerrik osatzen dute, eta bertako biztanle-eremu asko sakabanatuta daude, herrigunetik eta, beraz, zerbitzu nagusietatik, urrun: udaletxeak, osasun-zentroak, farmaziak, banku-sukurtsalak eta -kutxazainak, besteak beste, bai eta herritarrentzako interesguneak, prestakuntza-zentro nagusiak eta unibertsitate-campusak ere.
Lurraldearen banaketa horrek bertako bizilagunak egunero leku batetik bestera joateko erronka planteatzen du, eskari gutxiko eta maiztasun aldakorreko joan-etorriak dira-eta.
bideON ARRATIANek pertsonen arteko adiskidetasunezko edo bestelako harremanak sustatzen ditu, pertsonak elkarrengana hurbilduz, bai ibilgailua partekatzean bai kanpoaldeko biztanleak herriaren jarduera-zentrora eramatean elkarrekintzan aritzeko aukera emanez. Modu berean, belaunaldien arteko harremanak errazten ditu Arratiako adinekoen eta gazteen artean.
bideON ARRATIANek jendeari informazioa emateko bulegoa du Igorren (Agirre lehendakaria, 11). Lokal horretatik ekimenari eta sisteman izena emateko aukerari buruzko informazioa eskaintzen zaie Arratiako bederatzi udalerrietako –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– bizilagunei.
Bilatu
Azken albisteak
- Eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, jarduerari ekingo dio berriro ikasturtearen hasierarekin bat etorriz 06/09/2024
- bideON ARRATIAN, eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, 2.000 bidaia egin ditu jardueraren lehen bost hilabeteetan, eta erabiltzaileek bikain baloratu dute 16/07/2024
- bideON ARRATIANek desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei zabaldu die eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria 29/05/2024
- bideON ARRATIANek eskaeraren araberako garraio-zerbitzu jasangarriaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat eta unibertsitateko gazteentzat 23/04/2024
- bideON ARRATIANek Galdakao-Usansoloko Ospitalera zabalduko du 65 urtetik gorakoentzako eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria 18/03/2024