Eraman ezazu garraio-zerbitzu berria zure ikastetxera eta pertsonalizatu ezazu

Arratian bizi eta batxilergoa edo lanbide-heziketa ikasten ari bazara, bideON zerbitzuak zure ikastetxera eraman zaitzake. Interesgarria iruditzen bazaizu, parte hartu inkestan eta partekatu zure ikaskideekin.

Bi bidaia oparituko dizkizugu, inkestan parte hartzeagatik soilik, eta zerbitzua zure ikastetxera iristen ote den probatu ahalko duzu.

PARTE HARTU NAHI DUT

Bost minutu baino ez dituzu behar eta ekainaren 16ra arte bete ahalko duzu.

Zergatik parte hartu?

Inkesta erantzutea lagungarria izango zaigu:

  • Zerbitzua martxan jartzearen bideragarritasuna baloratzea.
  • Zerbitzua zein ikastetxetan emango den zehazteko.
  • Zurekin batera geltokiak, ordutegiak eta ibilbideak diseinatzeko.

Zertan datza zerbitzua?

Gidari bat zure bila joango da zure etxetik hurbil dagoen puntu batera, egun horretan zure ikastegirako bidea errazteko. Zauden tokian zaudela, bidaiak erreserbatu ahalko dituzu, mugikorreko aplikazio baten bidez.

  • Tarifak

    Hasieran, bidaia bakoitzeko euro bateko kostua ezarri da (BEZa barne)